«Familia-harrera Erresuma Batuan: Eredu profesionalizatua eta finkatua» tituloarekin, datorren martxoaren 26an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, doako III.Topaketa egingo da online, Erresuma Batuko familia-harreraren esperientzia ezagutzeko. Debra Douglasek (hartzaile profesionala duela 30 urte baino gehiagotik) eta Jessica Manjonek, Familia Harreren Ebaluazio Batzordeko lehendakariak, parte hartuko dute.

Topaketa hauen helburua gure ingurunera beste herrialde batzuetako esperientzia hurbiltzea da, familia-harreraren profesionalizazioa errealitate bat den herrialdeetakoa, onurak eta zailtasunak bilduz, gure errealitatera egokitutako eredu bat ezartzen jarraitzeko helburuarekin.

Gipuzkoan harrera familia boluntarioak eta espezializatuak daude. Lehentasuna familia boluntarioak aurkitzea da oraindik ere, baina badaude neska-mutilen egoerak, familia-ingurunean modu intentsiboan, planifikatuan eta esku-hartze jarraituan jardutea eskatzen dutenak.

Debra Douglasen esperientziak eta Erresuma Batuko Familia Harrerak Ebaluatzeko Batzordeko lehendakariaren, Jessica Manjónen, aurkezpenak beren esperientzia eta antolaketara hurbiltzen lagunduko digu, baita gaur egun dituzten erronketara ere.

Beharrezkoa da jardunaldian izena ematea hurrengo linkaren bitartez https://us02web.zoom.us/meeting/register/tZUkce-hrDorGdbIg9zfngaLg5OP-nNnXqvG

Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko Familia Harrera Espezializatuko Programako harrera-familia batek moderatuko du topaketa, eta, amaitzean, beste familia batek eredu horrek Gipuzkoako harrera espezializatuari egiten dizkion ekarpenei buruzko hausnarketa egingo du.

Zuen interesekoa izatea espero dugu

Eskerrik asko

Deja un comentario